Hiru minutu eta 40 segundoko entzierroa izan da gaurkoa, Iruñeko sanferminetako hirugarrena, eta adarkadaz lagun bat zauritu da: 22 urteko estatubatuar mutil bat. Estafeta hasieran sartu dio adarra Fuente Ymbro ganadutegiko zezen batek, eskubiko ipurmasaileean. Merkaderesko bihurgunean korrikalari batzuk erori egin dira, eta haietako bat harrapatu du zezenak. Hamabi zentrimetroko sakonerako adarkada du.
Nafarroako Hospitalean ebakuntza egin diote, larri dago baina, medikuen arabera, bizitza ez dauka arriskuan.
Bestela, bi zati eduki ditu entzierroak: lehen 700 metroak azkarrak izan dira -Santo Domingoko partea, oso-oso garbia- eta azken 150 metroak -Telefonicatik aurrera- zezen solte batekin egin dituzte. Izan dira tentsio une batzuk zezen horrekin, batik bat jendea erori denean, baina ez da deus gertatu. Minutu eta erdi behar izan ditu zezen horrek azken 150 metroak egiten.
Estatubatuar harez gain, beste lagun bat eraman dute erietxera: 20 urteko greziar mutil bat, sudurra apurtuta. Udaletxe plazan izan du ezbeharra.
Gaurkoa laugarren entzierroa izan du Fuente Ymbro ganadutegiak Iruñean.
Iruñeko sanferminak