eta-REN su-etena

Adegi: "Badirudi ETAren estortsioa iraganeko kontua dela"

Eduardo Zubiaurre Gipuzkoako enpresaburuen elkarteko presidenteak adierazi du ez dutela erakunde armatuaren diru eskaerarik jaso azkenaldian. ETAk urtarrilaren 10ean su-eten orokorra eman zuen.

2011ko martxoaren 16a
17:16
Entzun 00:00:0000:00:00

Eduardo Zubiaurre Adegi Gipuzkoako enpresaburuen elkarteko presidenteak jakinarazi du enpresaburuek azkeneko asteetan ez dutela ETAren gutunik jaso zerga iraultzailea eskatuz, eta pozik agertu da horregatik. "Badirudi ETAren estortsioa iraganeko kontua dela", esan du Zubiaurrek gaur, ETB2n. "Zorionez, enpresaburuok pairatu izan dugun indarkeria mota hau garai bateko kontua dela dirudi". 

Miguel Lazpiur Confebask EAEko enpresen konfederazioko buruak ere atzo zioen ez dutela erakunde armatuaren halako eskaerarik jaso azkenaldian.

ETAk urtarrilaren 10ean su-eten iraunkorra, orokorra eta egiaztagarria eman zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.