Hauteskundeen ondorena

Adegik dio enpresariek "herriaren borondatea errespetatu" eta gobernuan dagoenarekin kolaboratu behar dutela

Gobernu egonkorrak eratzea eskatu du Eduardo Zubiaurre presidenteak, eta enpresen lehiakortasun beharrarekin bat datozen neurriak hartzea. 

2011ko ekainaren 1a
12:03
Entzun

Adegi Gipuzkoako patronalaren presidente Eduardo Zubiaurrek gaur goizean esan du enpresariek "herriaren borondatea errespetatu" behar dutela, edozein delarik ere, eta "leialtasunez" kolaboratu behar dutela. Azken egunetan zenbait enpresarik Gipuzkoan Bildu Aldundian egon litekeelako kezka agertu dutela zabaldu da, eta Zubiaurrek esan du gerta litekeela enpresariren batek "modu pertsonalean" kezka izatea, baina Adegik, gobernuan dagoena dagoela ere, lagundu egin behar duela.

"Kezka izatea libre da, eta enpresarien kolektiboa zabala eta anitza da", azaldu du Zubiaurrek. Gobernu egonkorrak eratzea eskatu du, eta enpresen lehiakortasun beharrarekin bat datozen neurriak hartzea. Aldundiak enpresentzat zergak igotzea erabakiko balu, lehiakortasun hori murriztu egingo litzatekeela adierazi du, eta gobernuan edonor egonda ere horrela azalduko liokeela. Aldi berean, kutxen bat-egitearen alde agertu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.