Erasoa

Adimen urriko gizon bati eraso diote Portugaleten, eta bideoa Interneten jarri

Bost gazte atxilotu ditu Ertzaintzak, erasoaren egileak direlakoan. Buruko ilea eta bekainak larru-arras moztu zizkioten jotzen zuten bitartean.

2008ko urtarrilaren 9a
15:45
Entzun
Ertzaintzak 18 eta 22 urte bitarteko bost gazte atxilotu ditu, adimen urriko gizonezko bati eraso egitea, eta, ondoren, bideoa Interneten jartzea egotzita. Azken hamabost egunetan egin dtuzte atxiloketa horiek, azaroan abiatutako ikerketa amaitzean.

Izan ere, azaroaren 14an gertatu zen erasoa, Portugaleten (Bizkaia), gazte talde baten lokalean. Gazteetako batek biktima kaskamotz uztea proposatu zien besteei. Batzuk indarka eusten zioten eta erratz baten makilarekin jotzen zuten bitartean, beste bik buruko ilea eta bekainetakoa larru-arras moztu zizkioten, guraizeak eta bizarra kentzeko makina erabiliz. Indarka aritu zirenez, buru azalean zenbait eta gorputz guztian makatuak eragin zizkioten.

Gainera, lokalean zeuden beste bi gaztek telefono mugikorren bidez bideoz grabatu zuten erasoa, eta ondoren Interneteko gune batean jarri zuten ikusgai.

Erasoan parte hartu zuten bost gazteak dira atxilotu dituztenak, Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera. Bideoz grabatu zutenak, berriz, inputatu egin dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.