Foruzaingoak jakinarazi duenez, 15 urteko mutil bat atxilotu dute aste honetan Iruñean, bera bizi den zentroko hezitzaile bati eraso egitea egotzita. Hain zuzen, lesioak eragitea eta mehatxu egitea leporatzen diote.
Poliziaren esanetan, emakumeak salatu du sudurra hautsi ziola, hiltzeko mehatxua egin ziola eta betaurrekoak puskatu zizkiola.