Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, adin txikiko mutil bat atxilotu dute Gasteizen, neska bati sexu erasoa egitea leporatuta. Jaurlaritzaren arabera, etxebizitza batean gertatu zen haurraren aurkako erasoa, "familia inguruan".
Ertzaintzak astelehean jaso zuen salaketa, eta fiskaltzak ikerketa hasteko agindu zuen. Ondoren, atxilotu egin zuten adin txikiko mutila, eta epailearengana bidali, eta hark mutila adingabeen zentro batean sartzeko agindu zuen.