Gizartea

Adin txikiko neska baten ustezko bortxatzailea atxilotu dute Iruñean

Biktimaren arabera, gizonezkoak bost aldiz bortxatu izan du. Senideak dira biak.

2008ko urtarrilaren 3a
17:18
Entzun 00:00:00 00:00:00
Espainiako Poliziak gaur jakinarazi duenez, joan den abenduaren 30ean 14 urteko neska baten ustezko bortxatzailea atxilotu zuen Iruñean, 31 urteko gizonezkoa (G.S.). Neska haren senidea da, eta espetxean sartu dute.

Poliziak dio gizonezkoak neskari hil egingo zuela esan ziola gertaera kontatuz gero. Adin txikiko neska hark egun berean salatu zuen. Honen arabera, gizonezkoak bost aldiz bortxatu izan du.

Iruñean bertan bizi da gizonezkoa, eta sortzez Errumaniakoa da.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA