Emakumeen aurkako indarkeria

Adingabe bat atxilotu dute Bilbon, amari eta honen bikotekideari jotzeaz akusatuta

2008ko uztailaren 29a
13:10
Entzun 00:00:0000:00:00
Bilboko udaltzainek 17 urteko mutil bat atxilotu dute Miribilla auzoan, ama eta honen bikotekidea iraintzeaz eta jotzeaz akusatuta. Atxiloketa atzo goizeko 9:00etan egin zutela azaldu dute polizia iturriek.

Antza, amari eskatutako diru guztia jasotzen ez zuelako hasi zitzaion semea hari irainka eta mehatxuka. Amaren bikotekidea tartean jarri zenean, mutilak ukabilkada bat eman zion masailean, beste bat buruan, eta arramazka egin zion. Basurtuko erietxera eraman behar izan zuten.

Amak udaltzainei adierazi zienez, ez da lehen aldia semeak irain egiten diona; gainera, udaltzainak bertaratuta ere heriotza mehatxuak egin zizkiola azaldu du amak.

Adingabeen Fiskaltzaren aginduz, adingabekoentzako zentro batean sartu dute semea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.