Gizartea

Adingabe bat atxilotu dute Tolosan, segurtasun zaindariari eraso egin diolakoan

2008ko urriaren 30a
17:36
Entzun
Ertzaintzak adingabe bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Tolosan (Gipuzkoa), bertako adingabeen zentroko segurtasun zaindariari eraso egitea leporatuta. Zaindariak sudurreko hezurrak hautsi zituen, eta hortz bat galdu zuen, Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Atzo 16:00etan zentroan zegoen adingabe bat zenbait arazo sortzen ari zela jakinarazi zioten Ertzaintzari, eta laguntza eskatu zioten. Hauek hara joan zirenean, zentroko administrazio-gela batera sartzea galarazten zion zaindari bati aurpegian ukabilkada bat ematen ikusi zuten agenteek adingabea.

Segurtasun langilea sudurretik odoletan hasi zen, eta horregatik ertzainek anbulantzia bat eskatu zuten. Adingabea atxilotu egin zuten. Hamazazpi urte ditu. Orain adingabeen fiskaltzaren aurrean azaldu beharko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.