Ezohiko bilkura egin du gaur goizean Zarauzko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak, asteburuan neska adingabe bati egindako sexu erasoaren harira. Udalak gaitzetsi egin du erasoa, eta bat egin du gaur arratsalderako deitu duten elkarretaratzearekin.
Prentsaurreko bat egin dute batzordearen bilkuraren ondoren. Eider Illarramendi Zarauzko alkateordeak ohartarazi du asteburukoa ez dela "gertakari bakan bat", eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari eskatu dio ikerketa "azkartzeko". Halaber, hedabideei eskatu die auzia "arduraz" lantzeko.
19:00etan egingo dute elkarretaratzea, malekoian.