Neska adingabe bati sexu erasoa egitea egotzita, gizon bat atxilotu dute

Getxoko Udalak esan du halako erasoak «onartezinak» direla, eta andreen kontrako «indarkeria mota guztiak» gaitzetsi dituzte.

Algortako mugimendu feministak deitutako elkarretaratze bat, 2023an, Getxon. ARITZ LOIOLA / FOKU
Algortako mugimendu feministak deitutako elkarretaratze bat, 2023an, Getxon. ARITZ LOIOLA / FOKU
nerea intxausti
2024ko apirilaren 15a
17:00
Entzun

Getxoko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen larunbatean Algorta auzoan (Bizkaia), adingabe bati sexu erasoa egitea egotzita. Atzo eraman zuten guardiako epaitegira, eta bermerik gabe espetxeratzeko agindu zuen epaileak.

Getxoko Udalak ohar bidez jakinarazi du emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako protokoloa abiatu duela. Halako erasoak «onartezinak» direla esan, erasoa salatu, eta andreen kontrako «indarkeria mota guztiak» gaitzetsi dituzte. Erasoa jasandakoari «elkartasuna eta babesa» adierazi dizkiote. Gaineratu dute kasu honek emakumeen aurkako indarkeriaren «parte bat baino» ez duela agerrarazten, eta emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean duela jatorria.

 
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.