Adingabekoentzako harrera etxe batek su hartu du bart goizaldean, Donostian. Lau lagun -adingabekoetako bi eta bi zaintzaile- Donostiako Ospitalean ingresatuta daude, behaketa pean, kea arnastu dutelako. Hala ere, ez direla toxikatu ziurtatu dute Gipuzkoako Diputazioko iturriek, eta gaur bertan jasoko dutela senda agiria.
Ertzaintzaren arabera, 05:30 aldera piztu da sua, Usandizaga kaleko 3. atariko laugarren pisuko etxebizitza batean. Gela batean sortu da sutea, eta etxe guztira hedatu da. Kea oso laster zabaldu da, eta laugarren pisuko etxebizitza denetako bizilagun guztiak aterarazi behar izan dituzte. Arestian aipatu bezala, harrera etxeko bi adingabeko eta bi zaintzaile zauritu dira kea arnastuta. Kalte materialak, berriz, oso handiak izan dira:ez bizitzeko moduan utzi du etxebizitza.
Sua istripuz sortu den edo nahita eragin duten ikertzen ari dira. Gipuzkoako Diputazioarena da harrera etxea, eta goizean zehar emango ditu argibide gehiago.
Sutea