emakumeen aurkako indarkeria

Adintxikiko bat atxilotu dute Errenterian, ustez emakume bati sexu erasoa egiten saiatzeagatik

2009ko uztailaren 2a
17:06
Entzun
Gaur 3:30ak inguruan adintxikiko bat atxilotu dute Errenterian (Gipuzkoa), emakume bati ustez sexu erasoa egiten eta lapurtzen saiatzeagatik. Herrizaingo Sailak jakinarazi du, gaztea, hamalau aldiz atxilotuta zegoela arrazoi horiengatik. Errenteriako hiltegiaren inguruan gertatu da ezbeharra. Hango bizilagunek eman diote ertzainei erasoaren berri.

Atxilotutakoaz gain, beste gizon batek erasoan parte hartu eta ihes egin duela adierazi dute lekukoek. Ertzaintza haren bila dabil.

Adintxikikoen egoitza batetik ihes eginda zegoen

Gipuzkoako Diputazioak zuen magrebiar jatorriko gaztearen tutoretza. Baina, adintxikikoentzako egoitza batetik alde egin zuela eta duela hilabete batzuetatik ez zutela bere berririk adierazi dute iturri horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.