Adunan zerrenda bakarra aurkeztu da, PPrena
DONOSTIA. Adunako herritarrek PPri soilik eman ahalko diote botoa. Vicente Garcia Montoya izango da alkatetzarako hautagaia. PPk Adunako Udaleko zazpi zinegotziak eskuratu ahal izateko herri horretako botoen %5a lortu beharko du gutxienez. Egun, ezker abertzalearena da Udala. Arantza Aburuza alkateak azaldu duenez, zailtasunak izan dituzte zerrendak osatzeko.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu