Korrika

AEK eta BERRIA elkarlanean arituko dira 20. Korrikan

BERRIAk Korrikaren jarraipen zabala egingo du, eta ibilbidean zehar egunkaria banatuko da goizero.

Gaur goizean sinatu dute akordioa. ANDONI CANELLADA, ARGAZKI PRESS
2017ko martxoaren 3a
15:15
Entzun 00:00:0000:00:00

AEK-k eta BERRIA-k gaur goizean sinatu dute elkarlanerako akordioa Martin Ugalde Kultur Parkean. "Euskararen berreskurapenean indarrak bildu, hiztunen eskubideak defendatu eta euskara eta euskal kultura mundura hedatzeko ahaleginean" indarrak batzeko akordioa da. Aurten 20. edizioa du Korrikak, eta bi erakundeak elkarlanean arituko dira.

Paperean ez ezik, bere webgunean eta sare sozialetan ere jarraipen estua egingo dio BERRIAk Korrikari, irakurleek jakin dezaten uneoro nondik nora eta zer girotan dabilen. Gainera, goizero, papereko egunkariak banatuko dituzte ibilbidean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.