Agintaldia betetzearen alde agertu da Ortuzar
BILBO. EAJren BBBko presidente Andoni Ortuzarrek argi dauka, «egoerak utziz gero» onena legegintzaldia betetzea dela. Izan ere, hauteskunde kanpaina batek auzi ekonomikotik aldenduko lituzkeela uste du, «eta gauzak ez daude denbora galtzen aritzeko moduan». Erabaki hori hartzea Zapaterori dagokiola uste du, baina «haiek gainerakook baino zalantza gehiago dituzte», Ortuzarrek esan duenez.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu