Jose Antonio Agirre Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakaria omenduko dute domekan Gernika-Lumon, herriko bonbardaketaren 73. urteurrena gogoratzeko ekitaldian -1937ko apirilaren 26a erasotu zuten-. Agirre orain dela 50 urte hil zen, erbestean bizi zela, Parisen. "Demokraziaren alde egindako borroka" aitortu eta Bakea eta Adiskidetzearen aldeko VI. Gernika Saria emango diote.
Sari bera jasoko du arma nuklearren aurka ari den Mayors of Peace alkateen elkarteak eta aipamen berezia emango diote Vicente Ferrer Fundazioari.
Beste ekitaldi batzuk ere egongo dira Gernikako bonbardaketak gogoratzeko bihar hasi eta datorren astelehenera arte.
politika
Agirre lehendakaria omenduko dute igandean Gernikan
50 urte dira Jaurlaritzako buru izandakoa hil zela eta 73 herria bonbardatu zutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu