Atzo gauean amaitu zen Bilboko Aste Nagusia. Kirmen Uribe pregoilariak eta Patricia Lezama txupinerak egin zioten azken agurra Marijaiari, eta, su artean, Ibaizabalen murgildu zen jaietako ikurra.
Aurretik, ordea, izan zen festa atzo ere Bilbon. Euskal Herriko leku ezberdinetatik iritsitako 42 erraldoi bildu ziren Areatzan, eta, buruhandiek lagunduta, txikien eta handien gozamenerako aurrera eta atzera ibili ziren Areatzan.
Su artifizial lehiaketa Suediako Goteborgs Fyrverkeri Fabrik etxeak irabazi du, Bilboko Udalak gaur jakinarazi duenez. Kolorea, argitasuna, erritmoa eta jarraikortasuna saritu ditu epaimahaiak.
Festak amaituta, balantzea egiteko ordua iritsi da. Aurten eraso homofoboak eta, beste behin, udaletxearen jarrera izan dira, besteak beste, hainbat eguneko festa eta algararen artean, albiste txar.