Irudia. Ibarrangelu
AGURRA «IRAULTZAILE NEKAEZINARI»
Ibarrangeluko Laga hondartzan (Bizkaia) egin zioten atzo azken agurra Txomin Ziluaga (Erandio, 1940 - Ibarrangelu, 2012) ezker abertzaleko militante historikoari, ezker abertzaleko hainbat kide eta haren familiakoak bertan zirela. Ilunabarrean egin zioten agurra, ikurrinak eta bandera gorriak haizatzen zirelarik. Ekitaldi hunkigarria egin zioten. Herenegun hil zen HBren sortzaile izandakoa. Hiru egun lehenago erori egin zen, eta erietxean hil zen. HBko sortzaileetako bat ez ezik, HASIko idazkari nagusia ere izan zen. Urteetan militantzia publikotik aparte egon ostean, azkenaldian agerraldi batzuetan izan zen; besteak beste, Sorturen aurkezpenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu