euskal presoak

Agustin Figal Espainiaratu dute Frantziatik

2012ko uztailaren 6a
15:48
Entzun 00:00:0000:00:00

Agustin Figal euskal presoa gaur eguerdian Espainiaratu dute. Frantzian konfinaturik egon da azken asteotan, eta 12:30ak aldera atera da hegazkina Paristik Madrilera. 

Clairvaux-eko presondegitik ekainaren 19an atera zuten baina, Espainiak haren kontra abian ezarritako prozedura argudiatuta, egoitza agindua ezarri zion Frantziak.

Figal 2002ko azaroan atxilotu zuten, Agenen (Frantzia), ETArekin lotuta.

Santurtzikoa da. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.