Agustin Figal Arranz santurtziarra eta Jordi Grau Año enkarterriarraaske geratu dira, eta atzo ziren herrira iristekoak. Figal konfinatua eduki dute ia hiru astez Briennel le Chateau herrian (Frantzia), Espainiak haren aurkako prozedura bat abiatu zuela argudiatuta.
Joan den ekainaren 19an atera zuten Clairvaux-eko espetxetik (Frantzia), kondena betea zuelako. Konfinatua izan den bitartean, egunean lau aldiz bertako polizia-etxean sinatzeko neurria ere ezarri zioten. Presondegitik atera eta biharamunean, Santurtzin elkarretaratzea egin zuen Herrira! mugimenduak Agus Herrira! lelopean. Atzo eguerdianEspainiaratu zuten Paristik, hegazkinez. Madrilera eraman zuten, baina Espainiak azkenean haren aurkako neurririk hartu ez duenez, libre geratu da. Hala ere, ezin izango du frantziar Estatura itzuli.
2002ko azaroaren 5ean atxilotu zuen santurtziarra Frantziako poliziak, Agenen (Frantzia), Fernando Bert Arretxea elgoibartarrarekin batera. Azken hau 2006ko abenduan Espainiaratu zuten, eta 2008an irten zen espetxetik, 12.000 euroko bermea ordainduta. Figal, berriz,2005eko azaroan kondenatu zuten 5 urtera. 2008ko otsailean, ordea, 10 urtera igo zioten zigorra, ETAko kide izatea leporatuta.
Grau kalera, bermepean
Jordi Grau Año enkarterriarra baldintzapean irten da kalera, 6.000 euroko bermea ordaindu ostean. 2011ko urtarrilaren 26an atxilotu zuen Ertzaintzak, Karrantzan (Bizkaia). Auzitegi Nazionalarekin elkarlanean egin zuten operazioa, eta bi etxe miatu zituzten. 2006an Artzentalesko BBKren egoitza bati eraso izana leporatu zioten Grauri. Hiru egun inkomunikaturik egon ondoren, Soto del Realeko espetxera (Espainia) bidali zuen Fernando Andreuk, Auzitegi Nazionaleko epaileak.
Irigoien, uztailaren 10ean aske
Bestalde, Herrira mugimenduak iragarri duenez, Peio Irigoien preso beskoiztarra libre geratuko da datorren uztailaren 10ean. 2010eko martxoan atxilotu zuten Mattin Olzomendirekin batera, eta 2011ko uztailean epaitu zituzten biak. Irigoien 4 urtera eta Olzomendi 5era zigortu zituen Parisko Auzitegi Korrekzionalak.
Agustin Figal eta Jordi Grau presoak aske geratu dira
Herrira mugimenduak jakinarazi duenez, Peio Irigoien beskoiztarra ere aske geratuko da uztailaren 10an
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu