Ahal Dugu-ko kritikoek Orain Bai izena erregistratu dute Nafarroako Parlamentuan

Izen aldaketa egiteko beharrezko baldintzak betetzen dituztela argudiatu dute kritikoek. Sektore ofizialak dio txosten juridiko bat eskatuko duela.

Nafarroako Ahal Dugu-ko kritikoek batzarra egin zuten iragan martxoan. JON URBE / FOKU
Jon Ander De la Hoz.
2018ko maiatzaren 31
17:15
Entzun

Nafarroako Ahal Dugu-ko sektore kritikoko kideek talde parlamentarioaren izen aldaketa erregistratu dute gaur goizean. Laura Perezek, Carlos Cousok, Ruben Velascok eta Fanny Carrillok zehaztu dute eurek osatutako taldeak aldaketa egiteko beharrezkoak diren baldintzak betetzen dituela. Horien artean kokatu dituzte taldearen barruan gehiengoa izatea eta taldeko bozeramailearen sinadura. Couso da Ahal Dugu-ren bozeramailea Nafarroako ganberan.

Ainhoa Aznarezek, Mikel Builek eta Teresa Saezek osatutako sektore ofizialak, aldiz, uste du aldaketa egin ahal izateko talde guztiaren oniritzia behar dela. Hori dela eta, txosten juridiko bat eskatuko dutela adierazi dute.

Sektore kritikoko parlamentariek prentsaurrekoa eskainiko dute bihar, izen aldaketaren nondik norakoak argitu eta taldearen egungo egoeraren inguruko xehetasunak emateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.