Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Bozen ondorena

«Ahal izanez gero» bakarrik gobernatuko du EAJk, baina akordioak lortzen saiatuko da

Jeltzaleek datorren astean hasiko dituzte elkarrizketak alderdiekin, akordioak lortze aldera

Joseba Egibar eta Iñigo Urkullu, hauteskunde kanpainan. JON URBE / ARGAZKI PRESS.
edurne begiristain
2012ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Hauteskundeetako emaitzek bakarrik gobernatzeko aukera ematen diote EAJri, eta «ahal izanez gero» horrela egingo du, Joseba Egibar EAJko Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak adierazi duenez. Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Egibarrek esan du gizarteak «babes nahikoa» eman diola EAJri gutxiengoan gobernatzeko, eta horiizango dela alderdiaren lehentasuna. Nolanahi ere, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza lortu duten gainerako alderdiekin akordioak lortzen saiatuko direla azaldu du, hiru alorretan nagusiki: krisialdi ekonomikotik irteteko, bakegintzan eta elkarbizitzan aurrera egiteko eta beste estatus politiko bat lortzeko.

EAJren lehentasuna akordioak lortzea da, eta «zintzo» saiatuko da adostasuna lortzen, Egibarren esanetan. Alderdiak akordioak lortzeko prest dauden ikusi nahi dute jeltzaleek, eta, horretarako, bilera sorta hasiko dute datorren astean. EAJk «lidergo partekatua» proposatu nahi die alderdiei, ezinbestekotzat jotzen duelako gai nagusietan ados jartzea, Egibarren arabera.

EAJk lehenbailehen ekin nahi die hartu-eman horiei. Sabin Etxeko iturriek albiste agentziei jakinarazi dietenez, astelehenean bertan bilduko da EAJko zuzendaritza, eta negoziazioez arduratuko den lantaldea ez ezik, alderdiei mahai gainean jarriko dien proposamen sorta ere erabakiko du. Besteak beste, Jaurlaritzaren datorren urteko aurrekontuakzein hiru herrialdeetako foru aldundienak aurrera ateratzeko akordioa lortzen saiatuko dira jeltzaleak.

Egibarrek azaldu duenez, erakundeen arteko elkarlanaren bidez «herri dinamika» bat lortu nahi du EAJk, azken unean lortutako akordioak alboratuz eta ekimenak aurrera ateratzeko adostasun zabalak lehenetsiz. Tartean, alderdiekin beste estatus politikobaterako akordioa lortzen saiatuko da. Izan ere, erabakitzeko eskubidearen inguruko gutxieneko adostasuna lortzen saiatuko da EAJ datorren legealdian. «Ez da erraza izango», aitortu du Egibarrek; 2004an onartutako estatutu politiko berria «mugarria» izan daiteke akordioak iristeko, haren hitzetan.

Ildo beretik hitz egin du Iñigo Urkullu lehendakarigaiak ere, Ezagutzen dudalako egitasmoari amaiera eman dion bideo batean: indar politikoekin akordioak lortzeko beharra azpimarratu du, baina ez du argitu EAJk zer bide aukeratuko duen gobernatzeko. Dena den, erabat ezeztatu du PSErekin ituna lotuta dakautela: «EH Bildukkanpainan zioen ituna eginda geneukala PSE-EErekin. Argi dago ez zegoela halakorik. Gu zintzoak izan gara, beste batzuek amarruak erabili dituzte».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.