Ahalmen urriko haurren integrazioa bermatzeko Ikastolek xahutu duten dirua itzultzeko eskatu diote Frantziako Hezkuntza ministerioari. Seaskako irakasle, langile eta gurasoek protesta egin zuten atzo Baionako suprefeturan ahalmen urriko haurren eskubideak bete ditzatela eskatzeko. Nahiz eta legez bermaturik egon, haur horiek eskolaratzeko behar diren baliabideak ukatzen ditu Frantziak azken urteotan. Integrazio Batzordeak bere gain hartu ditu orain artean. Alta, aurrekontua ezinezkoa bihurtu da. Aurten Seaskako Integrazio Batzordeak 175.000 euro lortu beharko ditu integrazio xedea burutzeko. Orotara, ahalmen urriko 39 haur eskolatuko dituzte aurten Seaskan. Horietariko 29ren laguntza bere gain hartu beharko du Integrazio Batzordeak; 20rena, osorik.
Handik kolektiboaren barnean ere, Hezkuntza ministerioa auzitara eraman dute hemezortzi familiak. Auzitegiak martxoaren 3an aztertuko du salaketa. Integrazio Batzordeak nabarmendu du joan den ikasturtean auzitegiak ministerioa zigortu zuela. Gaineratekoan, lan kontratu prekarioak bertan behera uzteko eskatu diote.
Ahalmen urriko haurrak eskolaratzeko baliabideak exijitu dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu