Ahaztuak 1936-1977 elkarteak frankismoa ikertzeko "borondate politikorik" ez dagoela adierazi du. Adierazpen horiek Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak frankismoaren ikerketa lurralde auzitegietara bidaltzearen harira egin ditu Ahaztuak taldeak. "Lurralde auzitegietara auzia igortzeak ez du esan nahi ikerketak amaituko direnik, betiere borondatea badago. Baina ez da kasua", salatu Martxelo Alvarez Ahaztuak-eko eledunak.
Garzonek ikerketa lurralde auzitegien esku utzi izana "presioak bultzatuta" izan dela esan du Alvarezek. "Presio" hori "hainbat komunikabidek, Fiskaltzak, PPk eta PSOEk duten itunak eta Eliza katolikoak" egin dutela esan du. Gainera, Ahaztuak taldeak ezin du "ulertu" zergatik utzi duten lurraldeetako epaileen esku juje boteretsuagoak ikertzen "ausartu ez" direna.
"Hainbeste urtetan sufritzen aritu direnei ezin diete itxaropen faltsurik eman", gaitzetsi du Alvarezek. "Gertatutakoa biktimei aurpegian zaplasteko bat ematea bezala izan da".
Alvarezek esan du frankismoaren krimenak "bere osotasunean" epaitu behar direla eta ez "kasu zehatz" batzuk.
Gizartea
Ahaztuak-ek dio ez dagoela frankismoa ikertzeko "borondate politikorik"
Baltasar Garzonek lurralde epaitegien esku utzi izana "presioengatik" izan dela dio talde horrek. Frankismoa "bere osotasunean" ikertzeko eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu