Euskara lehenetsiko dute, eta ahal den guztietan eutsiko diote euskarari. Beraz, ezinbestekoa da euskaraz hitz egiteko gaitasuna izatea. Baina ez da aski horrekin: ohiturak aldatzeko borondate irmoa eskatzen du ahobizi rolak. Ez da nahikoa oraingo euskarazko solasaldiei eustea: solaskideak euskara ulertzen badu, hala egin behar diote, nahiz orain arte erdaraz egin harekin. Argudio hau zabaldu dute: «Bi aldeek euskaraz ulertzen badute, ez dago euskaraz ez egiteko arrazoirik». 16 urte behar dira izena emateko.
Ezezagunekin zer egin, euskaraz hastea da konpromisoa; ulertzen badu, jarraitu, nahiz eta besteak erdaraz erantzun. Elkarrizketa elebidunak lirateke horiek.
Hizkuntza ohituretan aldaketa hori egiteko «giro babestua» emango dute Euskaraldiaren bitartez.