Abiadura Handiko Trenaren (AHT) kontrako kanpaina egingo du maiatzean AHT Gelditu! plataformak. Trena pasatuko litzatekeen herrietan mobilizazioak egingo dituela iragarri du gaur, eta aurrenekoa maiatzaren 4an egingo duela, Cortesen (Nafarroa).
Donostian bukatuko dute kanpaina, maiatzarem 31n, manifestazioa eginez.
Bitartean, erakusketak egingo dituzte, dokumentazioa banatuko dute, bideo emanaldiak izango dira, hitzaldiak, herri bazkariak, kontzertuak...
Azpiegiturak