RFF tren konpainiak AHT tren berria Lapurdi mendebaldetik igaroko dela jakinarazi du gaur Bordelen (Okzitania). Beraz, trena Urruñatik igaroko da eta ez Azkaine eta Uztaritzetik. Urruñatik ez ezik, Basusarri, Arrangoitze, Donibane Lohizune eta Ziburutik ere pasatuko da. Hala ere, Bordeleko bileran ez dute zehaztu nola lotuko duten ibilbide hori Baionako geltokiarekin.
Gaurko erabakiaren ondoren, Frantziako Gobernuak 50 metroko zabalera izango duen behin betiko ibilbidea aukeratu beharko du eta 2011n egingo duten inkesta publikoan azaldu.
Hilaren 23an AHTaren aurkako manifestazioa
Mendebaldeko ibilbidea hautatu dutela ofizial egin aurretik, AHTaren aurkako plataformak bere web orrian horren berri eman du. Abiadura handiko trenaren ibilbide bat edo bestea hautatua "borrokaren xedea bera" dela nabarmenduz, hilaren 23an Hendaia (Lapurdi) eta Irun (Gipuzkoa) lotuko dituen manifestazioan parte hartzeko deia egin dute CADE ingurumena babesteko elkarteen kolektiboak eta AHT Gelditu! plataformak. 16:00etan hasiko da martxa, Hendaiatik.
azpiegiturak
AHTa Urruñatik igaroko da, ez Azkaine eta Uztaritzetik, RFF tren konpainiak dioenez
Lapurdi mendebaldetik pasatuko da abiadura handiko trena, gaur Bordelen erabaki dutenez. Trenaren aurkako plataformek erabakiaren aurka egiteko hilaren 23an Hendaiatik Irunerako manifestazioa egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu