azpiegiturak

AHTaren aurka Irunen protesta egin zuten lau lagunak aske utzi ditu epaileak

Pasaiako kanpo portuaren, Hondarribiko aireportua handitzearen eta Zubietako errauste plantaren egitasmoen kontra ere egin zuten, atzo. Hamabostero epaitegira joan beharko dute sinatzera.

2010eko urtarrilaren 6a
18:37
Entzun
Atzo Irunen (Gipuzkoa) Txingudi merkataritza gunearen inguruetan Errege Magoz eta haien laguntzailez jantzita hormigoiz betetako bi bidoitara lotuta abiadura handiko trenaren (AHT), Pasaiako kanpo portuaren, Hondarribiko aireportua handitzearen eta Zubietako errauste plantaren egitasmoen aurkako protesta egin zuten lau lagunak epailearen aurrera eraman dituzte gaur, baina honek libre utzi ditu.

Desordenu publikoak eragitea egotzi die eta laurek hamabostero epaitegira joan beharko dute sinatzera. Ertzaintzak atxilotu zituen.

Proiektu haiek eragin ditzaketen kalteak salatu zituzten, eta Irungo landa eremuen "txikizioa" salatu dute. Azaldu zuten ekintza "egungo sistema ekonomiko xahutzaileak sustatzen den normaltasun kontsumista" kritikatzeko ere baliatu zutela mobilizazioa.

Protesta 17:20 aldera hasi zuten, bide erdian hormigoiz betetako bidoietan besoak sartuta. Auto ilarak eragin zituen horrek merkataritza gunean bertan eta N-1 errepidean. Ertzainek, 19:00ak alderako, bide bazterrera eraman zituzten ekintzaileak, airean hartuta, eta errepidea libratzeari ekin zioten. Suhiltzaileak 19:30 aldera iritsi ziren lekura, eta lau ekintzaileak bidoietatik askatu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.