Durangoko (Bizkaia) bi gazte epaituko dituzte, gaur, Bilbon, Abiadura Handiko Trenaren kontrako ekintza batean parte hartzeagatik. 2009ko abenduan, Durangoko Azoka ospatzen ari zen egunetan, autobus baten gainera igo ziren bi gazteak, «AHTak eragingo dituen kalteak salatzeko», AHT Gelditu! elkarlanak adierazi duenez. Desordena publikoa leporatzen diete, eta urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu du fiskalak akusatuetako bakoitzarentzat.
Bestetik, hilaren 19an Durangoko beste gazte bat epaituko dute Donostian. Fiskalak hiru urteko kartzela zigorra eskatzen du gaztearentzat. 2008ko maiatzean Ordizian (Gipuzkoa), Mariarats auzoan AHTaren obrak hasi zirela salatzeko antolatutako manifestazio batean parte hartu zuen gazteak.
Bestalde, Zornotza eta Etxano-Lemoa (Bizkaia) lotuko dituen AHTaren trenbide tartean 1.405 metro luzerako tunela zulatzen hasi ziren herenegun.Ganzelaiko tunela Zornotzako udalerritik igaroko da bakarrik.
AHTaren kontrako bi ekintzaile epaituko dituzte, gaur, Bilbon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu