Euskal Trenbide Sareako tren geltoki batzuetan Abiadura Handiko Trenaren kontrako mezuak margotuta agertu dira gaur goizean, eta han dauden txartelak ateratzeko makinen kontra ekintzak ere egin dituzte. Bizkaiko eta Gipuzkoako hamabi bat geltokitan izan dira modu bateko edo besteko ekintzak: batzuetan zaintza kamerak margotu dituzte, eta makinak hautsi. Bizkaiko Zaldibarko geltokiko makina ere erre egin dute, baina beste guztietan txikiagoak izan dira kalteak.
Tren zerbitzuak, hala ere, ez du inolako eragozpenik izan eguneroari atzerapenik gabe ekiteko.
azpiegiturak