azpiegiturak

AHTaren lanak "uste baino azkarrago" doaz

Beasaingo tunel bateko bi zatiak batu dituzte gaur, aurreikusi baino zazpi hilabete lehenago, Iñaki Arriola Jaurlaritzako Garraio sailburuak esan duenez.

2010eko azaroaren 22a
16:41
Entzun
Beasainen abiadura handiko trenaren (AHT) tunel bateko zulaketan bi aldeak batu dituzte gaur, eta gustura zen Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburua. "Lan hau aurreikusi baino zazpi hilabete lehenago bukatu dugu", esan du Beasainen. "Abiadura onean doaz lanak, abiadura handian. Are gehiago: uste baino azkarrago doaz".



2.159 metroko zatia da Beasaingo hori. 2009ko azaroan hasi zituzten, 38,4 milioi euroko aurrekontuarekin. Ia eremu osoa tunel bidez joango da: 1.968 metro.

Jaurlaritza gaur egun AHTaren eraikuntzan Gipuzkoan Bergara-Antzuola, Beasain mendebaldea, Ordizia-Itsasondo, Legorreta eta Tolosako lanekin dabil, eta laster ekingo die Ezkio-Beasain eta Tolosa-Hernialdekoei. Bergara-Bergara, Antzuola-Ezkio mendebaldea, Antzuola-Ezkio ekialdea, Andoain-Urnieta eta Urnieta-Hernaniko lanak tramite fasean daude. "2011n AHTaren Gipuzkoako ibilbidearen %56,53an lanetan izango gara", adierazi du Arriolak.

Jaurlaritzak 2011ko aurrekontuetan aurten baino 50 milioi euro gehiago jarriko ditu egitasmorako. 275 milioi euro denera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.