16:00etan zen abiatzekoa Hendaiako tren geltokitik Hego Euskal Herriko AHT Gelditu! Elkarlanak eta Iparraldeko CADE Ingurumenaren Aldeko Taldeen Batzordeak antolatutako manifestazioa. Hogei bat minutuko atzerapenez abiatu da, eta astiro, Irun (Gipuzkoa) aldera manifestazioan sartzeko zain zegoen jendeak aurrera egitea eragozten baitzien buruan zihoazenei.
AHT gelditu! Proiektu txikitzailerik ez! jartzenzuen manifestazioaren buru antolatzaileekeraman duten pankartak. Aurretik hirurogeita hamarretik gora traktore joan dira hasieran, errepidearen eskuin eta ezker martxa irekitzen. Frantziako Gobernuak iragarritako proiektuak zeharkatzen dituen herrietakoak ziren traktoreetan zihoazen laborari gehienak, eta egitasmoak aurrera egingo balu nekazaritzako lurretan gertatuko litzatekeen galera salatu nahi izan dute.
Traktoreen eta pankarta nagusiaren atzetik, berriz, milaka eta milaka herritar joan dira. Frantziako Poliziak emandako datuaren arabera, 13.000 lirateke baina antolatzaileek uste dute parte hartzea oraindik eta handiagoa izan dela. Manifestarien artean Lapurdiko 50 bat auzapez eta hautetsik parte hartu dute, haietako hainbatek aginte xingola soinean zutela.
Hendaiatik Irungo Kolon pasealekuraino joan dira manifestazioan, jai giroa nagusi zela. Musika, danbor hotsak eta antzerkia ere izan dira tartean. Irunen esandako lekura iritsi, eta atzera buelta egin dute Hendaia aldera, eta Santiagoko zubi zaharrean egin duten amaiera ekitaldian. Hautetsiek eta antolatzaileek hartu dute hitza, eta gero festa hasi da bertsolarie eta musikariekin.
Azpiegiturak
AHTrik ez dutela nahi aldakarrikatu dute milaka lagunek Hendaia eta Irun artean
Jendetsua izan da mobilizazioa (Frantziako Poliziaren arabera, 13.000 lagun) eta jai giroan egin da. Hirurogeita hamar bat traktorek ireki dute segizioa. Lapurdiko 50 bat auzapez eta hautetsik ere parte hartu dute, hainbatek aginte xingolak soinean zituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu