Ainara Bakedano gazte independentista datozen orduetan aske geratuko dela jakinarazi du arratsaldean Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM). 50.000 euroko bermea ordainduz gero utziko dute aske.
2009ko abenduaren 2an atxilotu zuen Guardia Zibilak, Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionaleko atarian. Egun batzuk lehenago, Bakedano atxilotzera joan ziren gazte independentisten aurkako polizia operazio zabal batean, baina ez zuten aurkitu. Bere bila zebiltzala jakinda, Auzitegi Nazionalean aurkeztu nahi izan zuen gazteak, baina atarian zela atxilotu egin zuten guardia zibilek. Inkomunikatuta zeukatela, "torturatu" egin zuten, AAMren arabera,
Soto del Real kartzelan eduki zuten hasieran, eta Brievakoan eman ditu azken hilabeteak.