euskal presoak

Ainara Esteran presoa libre gelditu da

2010eko maiatzaren 3a
13:18
Entzun
Ainara Esteran Cruz euskal presoa (Santurtzi, 1976) aske gelditu da, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, eta "harrera beroa egin diote herrian". AAMren arabera, harreran "Ertzaintzaren jazarpena eta probokazioa izan dira baina, oztopo guztien gainetik, herritarrek berotasuna eskaini diote Ainarari".

Villenako kartzelan (Alacant, Herrialde Katalanak) zegoen Esteran 2006tik, eta zigorra osorik bete du. Hamar urtean egon da preso. 2000an atxilotu zuen Espainiako Poliziak, ETArekin harremana zeukala egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.