Frantziako Poliziak astearte goizean atxilotutako Ainhoa Adin (Irun, Gipuzkoa; 1972) aske geratu da bart, kargurik gabe, polizia iturriek jakinarazi dutenez, haren kontrako "nahikoa frogarik ez" zutelako. Adinek ez zuen deklaratu nahi izan "ikertzaileen" aurrean. Poliziak dio ez dutela irundarraren aurkako euro aginduaren eskaeraren berririk.
Hendaian (Lapurdi), bere etxean, atxilotu zuen Frantziako Poliziak Adin. Bizimodu normal eta publikoa egiten zuen arren, Espainiako poliziek agertu zuten "terrorista bilatuenen zerrrendan" zegoela, ETAko izatea egozten ziotela, eta 2001etik ihes egindakotza jotzen zutela. Parisko Laurence Le Vert epailearen aginduz atxilotu zuten.
Arestian aipatu bezala, herenegun Adinen kontrako akusazio larriak egin zituzten arren, bart aske utzi dute.