euskal presoak

Ainhoa Baglietto: "Uribetxeberriari beste azterketa bat egitea krudela eta bidegabea da"

Gaixo dagoen presoa orain arteko txostenekin baloratzea nahi du abokatuak. Egin dizkioten proben emaitzak "objektiboak" direla eta horiek kontsultatu ditzatela eskatu du Bagliettok. Argitu du zenbait hedabidek esandakoa gezurtatuz, ez diola Uribetxebarriak fiskalak eskatutako probari uko egin, baizik eta egindakoak aintzat hartzeko eskatu diola.

2013ko abuztuaren 6a
18:23
Entzun

Ainhoa Baglietto Iosu Uribetxeberriaren abokatuak ez du bere bezeroari proba gehiago egiterik nahi. Haren ustez, "krudela eta gizagabea" da Uribetxebarriari beste azterketa bat egitea, "hiltzera doala" kontuan hartuta. Ulergaitza egiten zaio egoera horretan dagoen pertsona bati horrenbeste proba egin beharra, eta orain arteko mediku txostenak eta probak erabiltzeko eskatu du horretarako.

Gainera, beste azterketa mediku bat eskatuta, Donostiako Ospitaleko medikuen lana zalantzan jartzea ere arbuiatu du.

Bagliettok jakinarazi duenez, hainbat mediku azterketa egin dizkiote Uribetxebarriari, "auzitegiek hala aginduta, baina baita duen gaixotasuna kontrolatzeko helburuarekin egin dizkiotenak ere". Egin dizkioten mediku txosten eta proben emaitzak "objektiboak" dira, haren esanetan, eta Uribetxebarriaren osasunaren berri izateko horiek kontsulta ditzatela eskatu du Bagliettok.

Ez dio uko egin

Berri agentzia batek atzo argitara emandako albistea argitu nahi izan du horrela Bagliettok. Albiste horrek zioen Uribetxebarriak uko egin diola Auzitegi Nazionaleko fiskalak egindako azken eskaeari —beste txosten bat eskatu zuen hilaren 19an, hirugarrena, haren bizitza "arriskuan" ote dagoen jakiteko—, eta abokatuak esan du egin duten eskaera bakarra dela orain arte egindako txostenak aintzat hartzeko, eta ez egiteko besterik.

Iazko urritik dago baldintzapean Iosu Uribetxebarria, giltzurrunetako minbiziagatik, eta haren gaitza "atzera bueltarik" gabekoa delako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.