Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak esan du ETAk garbi izango duela, "dagoeneko ez badu", biolentziaren zikloa itxi beharra dagoela, eta dagoeneko bide horretan ari dela gaineratu du: "ETAk garbi dauka konpromisoak hartu behar dituela, eta horiek ezin dira denboran atzeratu". Aldi berean, Espainiako Gobernuari eurak ere konpromisoak hartzeko prest daudela entzutea gustatuko litzaiokeela esan du Etxaidek.
Onda Vasca irratian elkarrizketa egin diote Ainhoa Etxaideri, eta ETA Bruselako Adierazpenak eskatzen duen horretara iritsi ez bada ere, horretara "eta gehiagora" iristeko borondatea agertu du. "Eta garrantzitsuena 'eta gehiago' hori da", gaineratu du. Hausnarketa horretan "guztion" parte-hartzeak duen garrantzia nabarmendu du, gainera. "ETAk garbi ez badu [biolentziaren zikloa itxi behar dela], guztiok ziklo berri batean kokatuz, non beharrezkoa baino gehiago premiazkoa den, ETAk oso garbi izango du".
EUSKAL HERRIA