Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak urriaren 2rako Bilborako deituta dagoen eskubide humano, zibil eta politikoen aldeko eta manifestazio debekuen aurkako martxa babestu du, eta adierazi du egun horretan "denok kalean" izatea espero duela, martxa "eraginkorra" izateko.
Aita Donostia plazatik abiatuko da ekimena (17:00). Ez manifestazioen debekuari. Ez inongo inposiziorik, ez inongo indarkeriarik. Bai giza eskubideei, eskubide zibilei eta politikoei lelopean.
ELAk bat egin du manifestazioarekin, "Euskal gizartearen nahia askatasun eta berme demokratikoak aitortuak izan daitezen eta giza eskubide zein eskubide zibil eta politikoak errespetatu daitezen gure herrian", Bilbon izango dela dio ELAk.
Herenegun iragarri zuten martxa Euskal Herriko hainbat lagun ezagunek. Hauek: Txaro Arteaga Emakundeko presidente ohia, Gabriel Mariscal Bizkaiko abokatuen dekano ohia, Ramon Zallo EHUko irakaslea, Pedro Ibarra EHUko irakasle izandakoa, Paul Rios Lokarriko koordinatzailea, Maixux Rekalde Elkarriko zuzendaritzakide ohi eta Lokarriko kidea, Felix Cañada abokatua, Jose Luis Longarte Gogoa elkarteko kidea, Natxo Isuzkiza apaiza, Carmen Moreno gizarte ekintzailea eta Alfonso Dubois irakasleak.
Espainiako Auzitegi Nazionalak debekatu egin zuen Adierazi EH herritar ekimenak irailaren 11rako eskubide zibil eta politikoen alde deitutako manifestazioa. Debekuaren ondoren antzeko deiarekin beste deialdi bat egin zuten hainbat lagun ezagunek, baina auzitegiak horri ere ez zion balekorik eman.
Debeku horiek salatu zituzten asteazkenean urriaren 2ko deialdiko arduradunek. Eurak ezker abertzaleko kideak ez direla zioten, eta Adierazi EHrekin ezer ikustekorik ez daukatela.
Etxaidek azpimarratu du ezker abertzaleko kideei gaur egun adibidez manifestazioa egitea -"beraz, bide politikoak erabiltzea"- ukatu egiten diela Espainiako Estatuak.
Euskadi Irratian gaur goizean egindako elkarrizketa egin ditu adierazpenok da LABeko idazkari nagusiak.
politika
Ainhoa Etxaidek urriaren 2ko manifestazioa babestu du, eta ELAk bat egin du martxarekin
'Ez manifestazioen debekuari. Ez inongo inposiziorik, ez inongo indarkeriarik. Bai giza eskubideei, eskubide zibilei eta politikoei' lelopean izango da martxa, Bilbon. Irailaren 11ko manifestazioaren debekuaren erantzun gisa deitu dute Euskal Herriko hainbat lagun ezagunek. "Denok kalean" izatea espero duela esan du LABeko idazkari nagusiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu