Presoak

Ainhoa Mujika eta Lexuri Gallastegi estraditatu ditu Frantziak Espainiara

Sei hilabeterako utziko ditu Parisek Madrilen esku, Auzitegi Nazionalak irekitako auziengatik epai ditzaten.

2007ko abuztuaren 9a
17:45
Entzun 00:00:0000:00:00
Ainhoa Mujika eta Lexuri Gallastegi euskal presoak estraditatu ditu Frantziak, eta Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utzi ditu. Hegazkinez eraman dituzte Madrilera.

Sei hilabeterako utzi ditu Frantziak bi presoak Espainiaren esku, Auzitegi Nazionalean beren kontra dauzkaten auziengatik epai ditzaten.



Juan del Olmo epailearen aurretik pasa ostean, euren kontrako karguak jakinarazi eta espetxeratu egingo dituzte. 2002ko irailean atxilotu zuten Mujika Frantzian, eta ETAko kide zela iritzi eta gaizkile taldeko kide izatea egotzita 10 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Gallastegi ere 2002an atxilotu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.