Gaur aurkeztu ditu Aralarrek EAEko hauteskundeetarako zerrendaburuak: Aintzane Ezenarro izango da Gipuzkoakoa, Dani Maeztu Bizkaikoa eta Mikel Basabe Arabakakoa. Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak iragarria du 2009ko martxoan izango direla bozak, oraindik eguna zehaztu ez badu ere.
Aralarrek lehengo asteko Hegoaldeko batzarrean erabaki zuen EAEko hurrengo hauteskundeetara bakarrik aurkeztea. 2005ean ere hala egin zuen -lehen aldiz aurkeztu zen orduan-, eta legebiltzarkide bat lortu zuen, Gipuzkoatik: Ezenarro bera.
Maeztu Durangoko (Bizkaia) zinegotzia da Aralarretik, eta Basabe alderdiko koordinatzaileordea izan zen duela bi urte arte.
Basabek berak adierazi du "etorkizuneko ezker abertzale politikoak" bi oinarri izango dituela, "zalantzarik gabe": "Hegoaldean bi erabaki esparru -EAE eta Nafarroa- eta bide politiko hutsak". Oinarri horiek azkeneko urteetan "ezker abertzale ofizialak" ere aldarrikatu izan dituela azpimarratu du Aralarreko kideak.
Politika
Aintzane Ezenarro, Dani Maeztu eta Mikel Basabe, Aralarren zerrendaburuak
Gipuzkoatik, Bizkaitik eta Arabatik izango dira, hurrenez hurren. Aralar bakarrik aurkeztuko da EAEko hauteskundeetara. 2005eko bozetan legebiltzarkide bat lortu zuen, Gipuzkoatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu