Aintzane Ezenarrok zuzenduko du Memoriaren Institutua

Erredakzioa
Gasteiz
2015eko maiatzaren 30a
00:00
Entzun
Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren egoitza eta zuzendaria zehaztu eta ezagutarazi ditu Eusko Jaurlaritzak: Bilbon izango du egoitza nagusia, Euskadiko Artxibo Historikoaren eraikin berean, eta Aintzane Ezenarrok zuzenduko du. Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritzako aholkularia da egun. Jaurlaritzak ohar bidez adierazi duenez, Ezenarro hautatu dute «memoriaren, biktimen eta giza eskubideen politika publikoetan konpromiso eta ibilbide sendoa duelako. Gaiaren ezagutza sakona du, baita esperientzia handia bizikidetza politikak irakasten eta jendarteratzen». Ezenarrok eskertu egin duIñigo Urkulluren gobernuak beregan jarritako konfiantza, eta esan du «gogoeta kolektiboa» sustatuko duela «iraganean pasatutakoaikasi eta etorkizunean gizarte hobea egiteko».

Ekainean hasiko dira lanean,baina azaroaren 10ean inauguratuko dute ofizialki, Memoriaren Egunean. Oharrean jakinarazi dutenez, zuzendaritza batzordea uztailetik aurrera eratuko dute, foru eta udal erakundeak erabat osatzen direnean. Zuzendaritza kontseilua foru aldundien eta Eudelen ordezkariek izendatuko dute. Aldakorra izango da, beraz, foru eta udal gobernuak aldatu ahala. Lantaldea, berriz, hiru zerbitzutan ardaztuko da: kudeaketa, ikerketa eta dibulgazioa.

Lau oinarri

Lau helburu nagusi dituzte: «Balio etiko eta printzipio demokratikoetan» oinarritutako politikak diseinatzen lagunduko dute, «giza eskubideak eta bizikidetza demokratikoa berma daitezen». «Eragile aktibo» izango dira demokraziaren garapenean eta askatasunaren alde egin den lanaren kontzientzia zabaltzeko. Hirugarrenik, biktimen testigan- tzak ondare gisa gorde, eta haiek zabalduko dituzte bizikidetza demokratikoaren zutabe direlakoan. Eta, azkenik, giza eskubideen defentsa zabaldu eta sustatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.