Gaur hasi da Bilbon, Lurralde Auzitegian, orain dela bi urte Bakion (Bizkaia) Aintzane Garai ustez hil zuenaren aurkako epaiketa; bikotekide ohiaren kontrakoa, hain zuzen. Honek duela bi urte aitortu zuen bera izan zela Garai hil zuena, baina gaur ukatu egin du hori. Orduko aitorpen hura egin bazuen, "Poliziaren presioengatik" izan zela adierazi du gaur.
Garai 2005eko urriaren 14an desagertu zen, eta bikotekide ohiak onartu du egun hartan harekin izan zela, baina "harremana bukatzeko" geratu zirela esan du, ordurako gizonezkoa beste emakumezko batekin ezkondua zegoela-eta. Garai eta biak elkarrekin egon ziren unean "eztabaidatu" egin zutela adierazi du, eta gero Garai autoan joan egin zela.
Akusatuaren abokatuak ohartarazi du gizonezkoa sasoi pertsonal txarra sufritzen ari zela orduan. Horretaz gain, egun hartan akusatuak kokaina hartu eta alkohola edan zuela esan du.
Fiskaltzak 31 urteko kartzela zigorra eskatu du akusatuaren kontra. Akusazio partikularrak, 47 urtekoa.
Aintzane Garairen bikotekide izandakoak ukatu egin du hura hil egin zuela
Gaur hasi da epaiketa, Bilbon. Orain dela bi urte "Poliziaren presioengatik" aitortu zuen berak hil zuela. Fiskaltzak 31 urteko kartzela zigorra eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu