ERROBI-ATURRI

Aise irabazi dio EH Baik Fronte Nazionalari Errobi-Aturrin

Alain Iriart eta Fabienne Ayensak bozen %78,05 erdietsi dituzte bigarren itzulian.

Alain Iriart eta Fabienne Ayensa. BOB EDME
2015eko martxoaren 29a
13:16
Entzun 00:00:0000:00:00

EH Baik izanen dituen bi departamendu kontseilari bakarrak nagusitu zaizkie nasaiki Fronte Nazionalekoei. Alain Iriart eta Fabienne Ayensak bozen %78,05 erdietsirik, Dave Dagerre eta Anais Mendilahatxu eskuin muturrekoak %21,95etan uzten dituzte.

EH Baiko hautagaiek kasik 4000 boz gehiago bildu dituzte lehen itzuliari konparatuz, Fronte Nazionalekoek 400 bat bozez emendatzen dutelarik emaitza.

Lehen itzulian baino hirurehun bat bozkazale gehiago izan da igande honetan, erran daiteke beraz EH Baik lehen itzuliko beste hautagaien bozkazaleen sostengua ukan duela eskuin muturraren parean.

Departamenduko lehendakaria hautatzeko mementoan ikusi beharko da Alain Iriartek eta Fabienne Ayensak noren alde egiten duten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.