Aitor Esteban: «Demokrazia arriskuan dago, aurrez aurre baititu totalitarismoak eta populismoak»

'All we need is democracy' (Behar dugun guztia demokrazia da) lelopean abiatu dute Europako Alderdi Demokrataren kongresua, Barakaldon. Alderdiko presidente François Bayrouk eskatu du «eskuin muturraren aurka» borrokatzeko.

Sandro Gozi, Aitor Esteban eta François Bayrou, gaur, Barakaldon. LUIS TEJIDO / EFE
Sandro Gozi, Aitor Esteban eta François Bayrou, gaur, Barakaldon. LUIS TEJIDO / EFE
xabier martin
2025eko azaroaren 21a
14:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

François Bayrou EAD Europako Alderdi Demokratako presidenteak eta Aitor Esteban EAJko presidenteak mezu argi bat helarazi dute Europako alderdi horren kongresua hasi baino lehen, Barakaldoko BECen: «Demokrazia arriskuan dago, aurrez aurre baititu totalitarismoak, muturreko mugimenduak eta populismoak». Eta zera azpimarratu dute: «Demokraziak eskuin muturraren aurka borrokatu behar du».

All we need is democracy (Behar dugun guztia demokrazia da) lelopean abiatu dute Europako Alderdi Demokrataren kongresua, EAJko europarlamentari Oihane Agirregoitia barne hartzen duen taldearena, alegia. Bayrouk esan du «garai historiko oso kezkagarria» dela egungoa, «munduko demokraziak ahulduta baitaude». EADko buruaren mezuak ez du zalantzarako tarterik utzi: «Indarraren legea gailentzen ari da, indartsuenarena, ez bidezkoenarena». Eta lege horren jatorriari erreparatu dio: «Lege hori diruarena ere bada». Hori dela eta, «borrokaren norabidea gaurkotzera» deitu du Bayrouk, iritzitza  «berebiziko garrantzia» duela «gazteen etorkizunari begira».

EADko idazkari nagusi Sandro Gozik hartu du hitza gero, eta ahoan bilorik gabe ziurtatu du demokrazia arriskuan dagoela «Europan eta munduan»; are, demokraziaren defendatzaileei eskatu die «beren DNAren» arabera jokatzeko: «Presente egon behar da leku guztietan demokraziaren eta zuzenbide estatuaren alde borrokatzeko». 

Gotorleku bat Europan

EAJren EBBko presidente Estebanek, berriz, azaldu du Barakaldoko BECeko kongresuan ez direla soilik politika esparruko buruak elkartuko; «aktibistak eta demokraziaren aldeko intelektualak ere» izango dira tartean. Estebanek uste du denek elkarturik egon behar dutela totalitarismoen, «muturreko mugimenduen eta populismoen aurka». EAJko buruak ere argi esan du «demokrazia jokoan» dagoela, eta Europan bedela modua «datorren olatuaren aurka» borrokatzeko. Haren hitzetan, «demokrazia defendatzeko gotorleku bat» sortzekotan, Europan sor daiteke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.