«Aitzakiak» alboratu eta euskal presoei legedi arrunta ezartzeko eskatu diote PPri

2012ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Ezker abertzalearen ustez, «ukaezina» da euskal gizartean gehienek aldarrikatzen dutela «espetxe politika kriminala berehala eta behin betiko amaitzeko». Horixe frogatu du, haren hitzetan, larunbatean Bilbon egin zen manifestazio «erraldoiak» eta protestaren ondoren indar politiko gehienek hartutako jarrerak. Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentearen hitzek erakusten dutena, berriz, PPren jarrera euskal gizartean «erabat gutxiengoan» dagoela ezkutatu nahia da.

Ezker abertzaleak uste du PPk,euskal presoei ezartzen zaizkien «salbuespenezko neurriak» babestuz, konfrontazio egoerari eutsi nahi diola. Baina ohartarazi du «bakarrik eta agerian» geratzen ari dela jarrera horrekin.

«Arduraz» jokatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari. «Aitzakietan babesteari utzi, eta, euskal preso politikoei era kolektiboan ezartzen zaien espetxe politika» bertan behera utz dezala, presoen eskubideak errespetatuko dituen legedi arrunta ezarrita. Horrela,azaldu du larri gaixorik dauden presoak eta zigorra betea dutenak berehala askatu beharko luketela, eta Euskal Preso Politikoen Kolektibo osoa Euskal Herriko kartzeletara berehala ekarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA