Joan den igandeko bozak irabazita, alderdiekiko bileran hasiko ditu bihar EAJk Sabin Etxean. Bigarren alderdi bozkatuena, EH Bildu, izango da jeltzaleekin biltzen lehena. Azken horrek behin baino gehiagotan luzatu die eskua jeltzaleei, erabakitzeko eskubidearen aldeko gehiengoa osa dezaten, Elkarrekin Podemosekin batera.
Gaur, errepikatu egin du dei hori Arnaldo Otegik Euskadi Irratiari eskianitako elkarrizketan, eta esan dio Iñigo Urkulluri utzi ditzala alde batera "aitzakiak" eta esan dezala argi zer egin nahi duen. "[EAJ] Aitzakia bila dabil; egiaz, PSErekin nahi du koalizioa, baina horretarako ez du aitzakiarik behar. Guk argi esan dugu zer eta nola egin nahi dugun, esan dezala berak ere".
Ekonomian, EAEko "estatus" politiko berrian, eta bakean eta bizikidetzan "akordio zabalak" lortu nahi ditu EAJk, "herri akordioak", eta hor "ahal den alderdi gehien" bildu nahi du. Andoni Ortuzar EBBko presidenteak zehazt duenez, estatus berrirako erabakitzeko eskubidearen aitortza garrantzitsutzat jo du, "baina akordio zabalaren pieza bat izango da. Ez da helburu bat, lanabes bat baizik".