Atxiloketak

Aitziber Sagarminagak torturak salatu ditu, eta kartzelara bidali dute

Joan zen ostegun gauean Bilbon atxilotu zuen Guardia Zibilak Aitziber Sagarminaga. Gaur deklaratu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonen aurrean, eta inkomunikatuta egon den bitartean Guardia Zibilak torturatu egin duela esan dio Garzoni: ez diotela lo egiten utzi, biluzik eduki dutela eta gorputz osoa ukitu diotela esan dio, besteak beste. 'Poltsa' egin diotela ere salatu du. Sagarminagak leporatzen dioten guztia ukatu du, baina hala ere espetxera bidali du epaileak, Soto del Realera hain zuzen ere.

2004ko azaroaren 16a
13:51
Entzun
Askatasunak jakinarazi duenez, Sagarminagak ez diotela lorik egiten utzi salatu du. Denbora guztian biluzik ediku dutela azaldu du, eta gorpuz osoa ukitu diotela. Guardia zibilak bere gainera "bota" direla ere esan du Sagarminagak, eta "hankartetik makila bat pasatu" diotela ere bai. Gainera, poltsa egin diotela, kolpeak eman dizkiotela eta ariketa fisikoak egitera behartu dutela salatu du.

Askatasunak "gogor" salatu "Aitziberri aplikatutako torturak", eta "torturak ahalbidetzen dituen inkomunikazioarekin amaitu behar dela exigitu" du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.