POLITIKA

Aitziber Sarasola EH Bilduko parlamentaria hil da

Minbizia zuen. Tolosan jaioa, 2011z geroztik zen Nafarroako Parlamentuko hautetsia.

Aitziber Sarasola, Nafarroako Parlamentuan. EH BILDU
2014ko abenduaren 22a
08:57
Entzun 00:00:00 00:00:00

41 urte zituen Sarasolak, eta bi urte egin ditu gaixo. EH Bilduk eman du haren heriotzaren berri, Twitterren:

1973an Tolosan jaioa, Iruñean bizi zen. 2011ko udal eta foru hauteskundeetan hautatu zuten Bilduko parlamentari Nafarroako Parlamenturako, eta aurretik AEK-ko Nafarroako koordinatzaile izandakoa zen 2007tik 2010ra bitartean, euskaltegi sareko irakasle izateaz gain. Gainera, Nafarroako Hitza-n kolaboratzaile aritu zen.

Euskararen aldeko lan eta jarrerarengatik nabarmendu zen legebiltzarrean. Urdaileko minbizia diagnostikatu zioten, eta 2013an parlamentura itzuli bazen ere, jarduera politikoa utzi behar izan zuen, berriz gaixotuta.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA