Joan den ostiralean Aitzoainen (Nafarroa) istripu larria izan zuen autoaren gidaria espetxeratzeko agindu du Iruñeko 5. Instrukzio Epaitegiak. Zuhurtzigabe aritzeagatik hilketa eragitea egozten diote. Izan ere, 14 urteko neskato bat eta 16 urteko mutiko bat hil ziren errepide istripuan, eta 19 urteko gidariak positibo eman zuen azterketa toxikologikoan: hirukoiztu egin zuen baimendutako alkohol tasa, eta, halaber, kalamua kontsumitu zuela agertu zuten.
Guztira bost lagun zihoazen autoan, denak festetan zen Berriozarko bizilagunak. Aipatutako adingabeko biak hil egin ziren ezbeharrean, eta beste hirurak -19 urteko gidaria, 17 urteko neskato bat eta 27 urteko mutil bat- zauritu egin ziren.
Hain zuzen ere, Iruñeko erietxe batean ingresatuta jarraitzen du gidariak, eta senda-agiria jasotzen duenean sartuko dute kartzelan.
Gizartea